domingo, 15 de mayo de 2016

Analisi orokorra - Kultura

“Eskola honen partaideen balore, sinesmen eta jokaera zehatz batzuk direla eta dauka nire ikastetxeak identitate hori.
Ikastetxea kristau eskola bat da, beraz , bertan landuko diren gaiak, jokaerak edo edukiak erlijio kristauan egongo dira oinarrituta beti.
Kapardian ere, kristau ohiturak errespetatuko dira; ikasleek egunero egingo dute otoitza eta igandeetan eukaristia ospatuko dute.
Beste alde batetik, ikastetxea Agenda 21 proiektuaren barruan dago, beraz, orriak birziklatzea proiektuaren helburu batzuk lortzeko ekintza egokia dela uste dut.
Horretarako, irakasleen zein parte hartu duten guztien arteko funtzionamendua egokia izan beharko da. Harremanetan egon beharko dira eta zenbait batzar antolatu behar izango dituzte. Gainera, erakutsi behar izango dituzten baloreak (natura zaindu, erlijioan oinarrituta daudenak… ) bat egin behar izango dute.”
Kulturari buruz egindako analisi guztion artean, Amaia Solarrek egindakoa aukeratu dugu. Izan ere, eskolak dituen baloreak eta izaera (erlijiosoa) ondo islatuta daude eta erraz aurkitzen  eta ulertzen dira. Berak egindako kontakizunean haren eskolaren ohituren hainbat adibide ere agertzen dira, esate baterako “otoitz egin”.  

Beraz, adibidea hau ikastetxearen baloreak, printzipioak eta ohiturak argi azaltzen dituela uste dugu bai eta ikastetxeak bere printzipio horiei jarraituz parte hartzen dituen proiektuak azaltzen ditu ere, adibidez Agenda 21 proiektua.

Analisi orokorra - Ingurunea

“Inguruneak, eskolaren testuinguruari egiten dio erreferentzia, hau da, testuinguruak eskolan duen eragina eta eskolak duen harremana inguruarekin. Esperientzia honi begira, hau burutu ahal izateko badaude zenbait ebidentzia non argi islatzen den testuinguruak nola eskolan baldintzatzen duen, horrek adierazten baitu ekintza batzuk burutzeko modua.

Hau esanda, nire esperientzian inguruneak eragin handia duela esango nuke. Eskola, Bilboko erdiguneko Atxuri auzoan kokatuta egoteak, argazki ezberdinak atera ahal izatea erraztu zuen, izan ere, auzo berean, ingurune ezberdinak zapaldu genituen (parkera, polikiroldegira, etab). Era horretan, lehiaketan eskatzen ziren argazki mota ezberdinak egitea posiblea izan zen. Mendi batean dagoen eskola bat izango balitz, lehiaketan natura gaiarekin loturiko argazkiak soilik eskatuko zutela pentsatzen dut.

Horrez gain, eskolako egoera sozioekonomikoak duen eragina aipatzeari ere aproposa deritzot. Familien egoera sozioekonomikoa nahiko ezberdina zen ikasleen artean. Oro har, familien maila ekonomikoa erdikoa zen, baina bazeuden zenbait familia egoera kaxkarragoekin ere. Seguruenik ikasle guztiek ez zutela argazki kamera bat haien etxeetan, eta beraz, eskolak ez zuen eskatu ikasleei bakoitzak argazki kamera bat ateratzeko. Arazo hori ekiditu nahian, elkarteak berak ahalbidetu zituen argazki kamerak lehiaketarako argazkiak ateratzeko. Beste ingurune bateko eskola bat izatekotan, esperientzia  beste modu batean planteatu ahal izango litzateke; kasu horretan, baliteke argazki kamerak ikasleek etxetik ekartzea posible izatea guztiontzat.

Ebidentzia hauek plazaratzen dute eskolak duen baldintzapena honen testuinguruan eta beraz, ekintzak testuinguru horren arabera burutu behar izatea.”


Zein aukeratu dugu? Zergatik?

Ingurune atal guztiak irakurri ondoren, aproposena Izar Verhorstek egindakoa dela uste dugu. Izan ere, gure ustez Izarrek oso ondo azaldu du bere kontakizunean agertzen den eskolaren ingurunea. Alde batetik, eskolak beste erakundeekin duen erlazioa azaldu du. Bestetik, eskolako ingurunea baldintzatzen dituzten zenbait faktore aipatu ditu: ikasleen egoera sozioekonomikoa, kokapena….

Era berean, oso ondo azaldu du aipatutako baldintza hauek nola eragiten duten berak azaldutako jardueran, hau da, nola familien egoera sozioekonomikoak edota kokapena baldintzatu zuten berak kontatutako lehiaketa.

Analisi orokorra - Egitura

EGITURA:


“Irteera hau posible ahal izateko hainbat eragileen parte hartzea beharrezkoa dugu.
Hasteko, laugarren mailako irakasle guztiak bildu egiten dira eta ikasturteko ekintza eta irteera guztien hasierako planteamendua egiten dute. Ondoren, zuzendariari adostutakoa aurkeztu eta azken honek Eskola Kontseiluarekin bilera egiten du, ekintza eta irteerei buruzko programazioa onartu eta behin betiko finkatzeko. Hurrengo pausua ikasketa buruaren esku dago, hau baita kasu honetan baserri eskolako antolatzaile eta arduradunekin harremanetan jarri eta data eta jarduera guztiak zehazten dituena.

Behin datak eta jarduerak zehaztuta, ikasketa buruak tutoreei informazioa ematen die eta laugarren mailako irakasle tutoreen ardura gurasoei informazioa ematea izango da. Gurasoak parte hartzaile aktiboak direla esan dezakegu, izan ere, haiek dira baimena orria sinatzea edo ez sinatzea erabakiko dutenak.

Azkenik, ikasleak ere aipatzekoak ditugu, haiek baitira ekintza burutu eta bertan parte hartuko dutenak.”


Taldekideek egindako analisi guztien artean Ane Redondok Sastarraineko irteerari buruz egindako txangoa aukeratzea egokia iruditu zaigu. Izan ere, eragile guztiek duten funtzio zehatza ondo ulertu eta azalduta dago bai eta ekintza horretan parte hartzen duten pertsonen arteko erlazioa.

Analisi orokorra - Teknologia


TEKNOLOGIA:

“Kurtso hasierako Urteko planean zehaztuta agertzen zen irteera hau burutuko zela, eta bertan zenbat egunekoa izango zen, nortzuk joango ziren... konkretatuta agertzen da.

Eskolan badira zenbait dokumentu irteera guztiak burutzeko erabiltzen direnak, irteeraren ezaugarrien arabera moldagarriak direnak (familientzako baimenak, haurrek zer eraman behar duten zehazten duen dokumentua..), eta hauek erabili ziren Urduñako barnetegira irteera honetaz familiei berri emateko eta beharrezko informazioa errazteko.

Baita ere, eskolak horrelako irteera bat antolatzeko zer eta nola egin behar den zehazten duen programazio bat dauka, horrela irteera bat antolatu behar duen edonor gai izango baita era arrakastatsu batean hura antolatzeko.

Barnetegiak ere bere programazio propioa zeukan, eguneko momentu oro zer egin behar den zehazten duena, ordu bakoitzean zer, nork eta nola egingo den jakiteko. Astero talde berri bat joaten zen haren, programazio horri jarraituz ahalbidetzen zen egonaldia arrakastatsua izango zela edozein talderentzat. Programazio hori ez zen edonola antolatzen, umeek eskuratu beharreko jakintzak modu efektiboenean ikas zitzaten antolatuta zegoen. Lehenengo egunean gaiari hurbilketa, bigarren egunean gaiaren inguruan sakondu eta  azken egunean gaiak komunean jarri.”

Taldekide guztien teknologia atala irakurri ondoren, osoena “Teknologia - Urduñako barnetegia , Ane Sainz-Espiga” rena dela erabaki dugu. Izan ere, berak jarritako adibidea teknologia zer den azaltzeko oso aproposa dela uste dugu.

Barnetegi batek egindako programazioa hartu du Anek Teknologiatzat. Hala ere, Anek teknologia honen helburua zehazten nahastu egin dela uste dugu. Bere analisian jarri duenez, programazio honek egonaldia arrakasatatsua izango zela ahalbidetzen zuen; baina gure ustez hori ez da horrela. Ume guztiak ezberdinak izanik,  oso zaila da egonaldi arrakastatsu bat bermatzea, aitzitik barnetegiak egindako programazioak bermatu dezakeena zera da: momentu guztietan ume eta irakasle/monitore guztiak non eta zer egiten dauden jakitea.

Beraz, bermatuta dago barnetegiko programazio honek helburu zehatz bat lortzeko balio duela: monitore, irakasle eta ikasle guztiak momentu bakoitzean non eta zer egiten dauden jakitea hain zuzen ere.

Analisi orokorra - Baliabideak


BALIABIDEAK:

Baliabideak: Hiru baliabide mota aurki ditzakegu:

Alde batetik giza baliabideak ditugu, hauek ekintzan parte hartzen duten pertsonei egiten diete erreferentzia. Nire kontakizunean ikasleak, eskolako irakasleak, baserri eskolako monitoreak  eta autobus gidaria dira aktiboki parte hartzen dutenak. Beste alde batetik, baliabide materialak daude. Kontatutako esperientzian aurki ditzakegun baliabide materialak autobusa, instalazioa, janaria eta jolas materialak dira. Azkenik, baliabide funtzionalak daude, hauek ukitu eta ikusi ezin direnak dira (denbora, espazioa, prestakuntza …) Azken hauen barruan, Sastarrainen igarotako aste osoa, txangoa egin ahal izateko beharrezkoa den dirua, irakasle zein monitoreen prestakuntza eta Sastarrain baserri eskolako espazioa bera sartzen dira

Zein eta zergatik aukeratu dugu?

Gure blogeko adibide guztien artean egokien iruditu zaiguna “Baliabideak, Sastarrainera txangoa, Ane Redondo” izan da. Guztien artean esanguratsuena eta osoena iruditu zaigu aurretik definitutako baliabide mota guztiak identifikatu dituelako. Ondo egituratuta eta sailkatuta dagoen analisi honetan, ebidentzia zehatz eta argiak plazaratu ditu, beraz argi ikusten da eskola bateko baliabideak zer diren ulertu duela.

Analisi orokorra - Helburuak


HELBURUAK:

“Kontakizun honetan azaltzen den antzezlana hainbat helburu lortzera bideratuta dago. Hauek dira helbururik aipagarrienak:

Alde batetik, antzezlan honen bidez ikastetxeak garrantzia ematen dion helburu bat lortu nahi da, ikasle guztien parte hartzea alegia. Helburu hau lortu nahi dutela argi ikusten da ikasle guztiek parte  hartzen dutelako obran, hau da ikasle guztiek pertsonaia bat interpretatu behar dute.

Horrez gain, ikasleak pertsona ezberdinen artean lotsarik gabe eta jariotasunez hitz egitea da antzezlan honek duen beste helburu bat. Ume gehienek beldurra izaten diote jendearen aurrean hitz egiteari, baina bizitza errealean askotan egin beharko diote aurre egoera horri; hori dela eta antzezlan hau lotsa hori kentzeko eta praktika hartzen joateko aukera paregabea da.

Gainera, curriculumak berak zehaztutako hainbat eduki (kasu hauetan animali ezberdinak, antzezlana animalien ingurukoa baita) modu ezberdin eta dinamikoago batean barneratzera bideratuta dago. Curriculumean agertutako edukiak modu “tradizionalean” ez ezik, eduki hauek beste modu batean barneratzeko balio du antzezlanak.


Azkenik, antzezlan honen bidez ikasleek hizkuntza (Kasu honetan euskara)  esparru idatzian ez ezik, ahozko esparruan ere menperatzea lortu nahi dute. Izan ere, ikastetxeak garrantzia handia ematen dio euskarari eta bere ikasleek euskara maila ona izateari.”

Taldekide guztion helburuen artean, Iratxe Martínek “Antzezten” kontakizunean plazaratutako helburuak aukeratuko ditugu. Gure ustez, eskolaren helburuak hobeto betetzen dituen analisia da, ondo justifikatuta baitago. Analizatutako lau helburuak egokiak dira eta kontakizunean argi islatu eta erraz aurki ditzakegu. Gainera, aipaturiko helburuak egokiak dira, ez bakarrik eskolak zehaztutako helburuak betetzeko, baita ere etorkizunerako baliagarriak direlako.  

ANALISI OROKORRA: Kontakizuna.

EUSKARAREN EGUNA

Eskola publiko hau, ingurune erdaldun batean kokatuta dago. Ikasleriaren gehiengoa atzerritarra da eta hona etorri da bere egoera sozioekonomikoa eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Beraz, kontuan izan behar dugu haien oraingo egoera ekonomikoa baxua dela, eta horregatik, euskararen egunean antolatuko diren jarduera eta ekintza guztiak haientzako egokitu behar dira; hau da merkeak izan behar direla. Kontuan hartu behar da ere, seguruenik gehiengoak egoera oso latzak pairatu dituela bere jatorrizko herrialdean.

Jardueraren helburu nagusia ingurune erdaldun horretan euskal-kultura sustatzea da. Horretarako, euskararen eguna ospatzea egokia dela pentsatu dugu. Egun horretan, hizkuntzari lotutako dinamika hauek egingo dituzte; alde batetik, herri kirolak, horretarako ikasleak taldeetan banatuko dira, horrela haien artean euskararen erabilera sustatzeko eta beste alde batetik, bertsolaritzan eta euskal dantzak egiten ere arituko dira, hizkuntza gaitasuna garatu eta lotsa lantzeko. Gainera Fredi Paia bertsolaria etorriko da eta haren eskutik bertso batzuk entzuteko aukera izango dute eta ostean galderak egiteko aukera.

Euskararen egun honetan, zenbait material beharrezkoak izango dira; euskal kirolak egiteko: txingak, lokotzak, sakuak, sokak, eskupilota pilotak, bertso saiorako: musika-ekipoa, bi mikrofono eta aurretiaz pentsatutako Fredi Paiarentzako gaiak.

Txingak eta pilotak ikasleek egingo dituzte, eta horretarako 2 saio erabiliko dituzte, ostiraleko azkenengo saio bat eta gimnasiako klase bat hain zuzen ere. Ordu eta erdiko jarduera izango da, 45 minutuko saioetan egiteko. Txingak egiteko 4 garrafa erabiliko dituzte eta urez beteko dituzte. Txinga guztiak 3 kilokoak izan behar direnez, ikasleek klasean eta irakaslearen laguntzarekin ur kantitatea kalkulatu behar izango dute pisua zehatza izateko, beraz matematikako neurketak ere landuko dituzte. Lehen esan bezala eskupilotak egiteko gimnasia saio bat erabiliko dute, izan ere, heziketa fisikoko irakaslearen zeregin izango da prozesu guztia azaltzea, soilik, kizkia, artilea, aria eta azala erabiliz.

Euskararen egunerako proposatuta dauden dinamikak egunean zehar egingo dira, goizeko 11tatik arratsaldeko lauretara, haurrek klaseko lehenengo bi orduetan eskola arrunta izango dute eta errekreoa izan eta gero herri kirolak egingo dituzte jatordurarte (13:00-14:00). Arratsaldean bertsolaritzan arituko dira Fredi Paiaren laguntzarekin eta horrekin euskeraren egunerako prestatutako jarduerekin amaituko dute.

Hau izango da jardueretarako plangintza, irakasle guztiek izango dute plangintza honen berri. Modu honetan ziurtatu ahalko dugu jakitea non egongo diren ikasleak momentu bakoitzean eta zer ari diren egiten.

09:00-09:45
Klase arrunta
09:45-10:30
Klase arrunta
10:30-11:00
PATIOA
11:00-11:45
lokotzak, txingak, saku lasterketa (herri kirolak)
11:45-12:30
eskupilota eta sokatira
12:30-14:00
JATORDUA
14:00-14:45
euskal dantzak
14:45-15:30
bertsolaritza


Egun horretan Euskal kultura eta euskara sustatzeaz aparte, eskolak defendatzen dituen zenbait balore edo printzipio trasmititzen saiatuko da eskola; talde-lana, errespetua eta lagunartekotasuna. Izan ere, hauek beharrezkoak dira jokoak modu egoki eta osasuntsu batean aurrera eramateko.  Irakasleen eta zuzendaritzaren artean ere balio batzuk azaleratu behar izango dira, koordinazioa eta lankidetza.

Egun hau prestatzeko eskolako organo guztien elkarlana beharrezkoa izango da. Kurtso hasieran zehaztutako urteko planean sartuta egongo da, zuzendaritza taldeak proposatua eta eskola kontseiluak onartua.  Zuzendaritza taldea jarriko da Fredi Paiarekin kontaktuan.
Eskola kontseiluak eguneko egitaraua zehaztuko du eta pedagogia batzordeari kontsutatuko dio, jarduerak zikloetara egokitzeko. Eguna bera baino egun batzuk lehenago irakasleei egitara pasako zaie zer eta noiz egin behar duten jakin dezaten, eta familiei informatuko zaie.